1. ATAZA: ATOMOAK ERAIKITZEN
Sagar bat handituko bagenu lurraren tamainua izan arte, beren atomoak sagarraren benetako tanainuakoak izango lirateke. Richard Feyman

external image El%20viaje%20de%2010.000%20km%20de%20una%20manzana.jpg

JARDUERAK:

1. Kontzeptu-mapa

Ikas-egunerokoa

2. Atomoak eraikitzen

3. Atomoari buruzko lana
4. Nire lanaren aurkezpena

Ikas-kontrola


1. JARDUERA: KONTZEPTU-MAPA

NOLA: talde finkoak

external image concept_map1.gif

DENBORA: 30 minutu



Kartetan adierazten diren kontzeptuak ordenatu eta haien artean harremanak aurkitu behar dituzue . Talde osoaren artean eta A3 tamainuko hormairudi batean , kartak lotuko dituzue gezien, esaldien, hitzen edo marrakien bidez, errotulkiak erabiliz. Bukatu eta gero, jarri zuen hormairudia ikasgelako hormetan .


Hurrengo jarduerarekin jarraitu baino lehen, geldi zaitezte eta zuen ikas-egunerokoa hasi.



external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Mapa Gliffy rekin ere egin dezakezue, gero klaseko blogean edo wikian jartzeko


2. JARDUERA: ATOMOAK ERAIKITZEN

NOLA: talde finkoak

DENBORA: 60 minutu + etxeko lana



Orain atomoaren informazioa Internetean bilatuko dugu .

Hasteko, Cantinflasen bideoa ikusi eta beren atomoari buruzko azalpenak entzun



Azalpen pizka bat korapilatsua, ez da? Lagunduko duzue?



Materiaren oinarrizko partikula ikertuko duzue: atomoa. Informazioa ondorengo Interneteko webhelbideetan dago. Zuen lana informazioa bilatzea eta testu-txosten batean antolatzea izango da. Txostenaren eskema hau da:external image atomo.gif

Bukatu duzuenean, gordezazue txostena. Zuen irakasleak errubrika honen bidez ebaluatuko du


external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Egindako txostena eta hurrengoak karpeta batean edo dokumentu-sistema komunean gorde ditzakezue, esate baterako Google docs.



3. JARDUERA: ATOMOARI BURUZKO LANA
NOLA: nork berea

DENBORA: 60 minutu


external image Einstein.jpg

Hartutako informazioarekin lan bat prestatuko duzu. Hurrengo proposamen artean bat aukeratu ahal duzu:

  • Idazlana: folio batean deskriba ezazu zeure burua atomoa izango bazina bezala
  • Komikia: 8-10 binetatan atomoari buruzko ikasitakoa azaldu
  • Rap: gauza bera rap batean abesten (hitza idatzia ere bai folio batean)



I love atom 2.0
external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngAplikazio hauen bitartez ere zure lana egin dezakezu:
Testua: scribd
Komikia: stripgenerator
Rapa: Goear / YouTube (adibidea)



4. JARDUERA: NIRE LANA AURKEZTEN DUT
NOLA: Nork berea / taldea

DENBORA: 60 minutu


Orain eta minutu batzuetan , bakoitzak bere lana aurkeztuko du taldearen aurrean . Talde bakoitzak, bere aburuz, onena dena aukeratuko du: idazlana, komikia eta rapa. Gero, aukeratutakoek klase osoari aurkeztuko diote.external image como_hablar_en_publico-11.jpg

Dena bukatuta egon eta gero, eman irakasleari lan guztiak. Berak errubrika hau erabiliz balorazioa egingo du.

external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Lan digital guztiak klaseko blogean /wikian jar daitezke


Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.


GEHIAGO NAHI?


  • Atomo gehiago eraiki ahal dituzu simuladore honekin. Heidelberg ikastetxea

  • CSIC-en ikas unitate honetan, informazio ugari izateaz gain, azken bi orritan atomoekin jolasteko ebakigarri bat duzu

  • Lego piezak gustatzen zaizkizu? ba...atomoak ere egin ditzakezu. Proposamena: LEGO Crystals

  • Sevillako Sagrado Corazón ikastetxeko lagunek egiten dituzten hau bezalako maketak eraiki ditzakezu