2. ATAZA: ATOMOAREN HISTORIA

"Aurreko belaunaldien alde, gureak desberdintasun nabarmena badu: guk geure atomoak ikusi ditugu". Clarence Darrow


external image nino-y-atomo.jpg


JARDUERAK:

5. Curriculum vitae

6. Dramatizazioa

Ikas-kontrola



5. JARDUERA: CURRICULUM VITAE
Nola: talde finkoak
Denbora: 30 minutu eta etxerako lanaexternal image fisicos_grande.jpg


Atomoak oso tamainu txikia du. Pentsazazu ur tanta bakar batean 1.000 trilloi atomo sartzen direla. Horregatik, Historian zehar, Zientziak bere egitura ezagutzeko metodo ez zuzenak erabili behar izan ditu, garai bakoitzean eredu atomiko desberdinak egon dira baita bat baino interpretazio gehiago ere.

Ikusi eskalako hidrogeno- atomoaren eredua

Zientzialaria izan nahi duzu?

Lehendabiziz, 3 talde eratu behar dituzue

· 1. Taldea: Dalton

· 2.Taldea: Thomson

· 3.Taldea: Rutherford

Talde bakoitzak dagokion zientzialariari buruzko informazioa ( bai bere biografia, bai bere eredu atomikoa) bilatuko du ondorengo Weborrietan.

Informazioarekin, pertsonaiaren paperean harturik, zuen CURRICULUM VITAE garatuko duzue aurkezpena egiteko eta beste zientzilarien aurrean zuen teoria defendatzeko.

Curriculumak hurrengo atalak izango ditu:


  • Nire historial akademikoa, lanak, ikerketak...
  • Nire eredu atomikoaren proposamena: egindako esperimentuak, argudioak, arrazoiak...
  • Nire argazkia eta ereduaren eskema

Informazioa testu-dokumento batean idatzi eta taldekide bakoitzari kopia bat egin



6.JARDUERA: DRAMATIZAZIOA
Nola: puzzle-taldeak
Denbora: 60 minutu


Ikas-jarduera honetan zientzialarien papera hartuko dugu...baita aktore eta aktoresenarenak ere.

Orain taldeak berrantolatuko dituzue, talde berrietan zientzialari guztiak egoteko moduan. Jarraituan, txandakatuz, nork bere aztertutako pertsonaiaren CURRICULUMAz hitz egingo die taldekideei 10-15 minututan, bere eredua atomikoaren defentsa eginez. Bitartean, gainerakoek ebaluatuko zaituztete 3. errubrikaren bitartez. external image teatro.jpg

Jarduera behin bukatuta, guztion artean bakoitzaren bataz besteko balorazioa egingo duzue zuen irakasleari emateko.


external image dalton.jpg external image jj_thomson.jpgexternal image ErnestRutherford2.jpg

external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Curriculuma egin dezakezue diapositiben aurkezpen batean, Internetera Slideshare aplikazioaren bidez igo, gero zuen blogean edo wikian jartzeko.




Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.




GEHIAGO NAHI?


  • Materiaren barrualdera bidaiatu weborri honetan: Nanoreisen
  • Bideoan grabatutako lehenengo elektroia: Electron filmed for first time ever
  • Hurrengo pasadizoa, fisikako azterketari buruzkoa, Sir Ernest Rutherford egilea dela uste da. Irakurtzea merezi du: aprender a pensar
  • Birpasatzeko, egin teoria atomikoei buruzko denbora-lerroa. I love atom 2.0 : Dipity. aplikazioa erabiltzen baduzu oso txukun geratuko zaizu. Adibidea:

Theory of the Atom on Dipity.


  • Historian pixka bat gehiago jantzita egoteko, ondorengo bideoak ikusi :