4.ATAZA: KONTAKIZUN ERRADIOAKTIBOAK
Errezagoa da atomo bat desegitea aurreiritzi bat baino”. Albert Einstein

external image pizarrica.png




11. Madame Curie-k kontatzen digu...

12. Nire kontakizun erradioaktiboa

13. Kontzeptu-mapa osotu



11.JARDUERA: MADAME CURIEK KONTATZEN DIGU...
Nola: talde finkoa
Denbora: 60 minutu

Ondorengo kontakizuna irakurriko dugu elkarlanean. Zuetariko bat hasiko da lehenengo paragrafoa ozenki irakurtzen. Amaitzen duenean hurrengo kideak entzundakoaren laburpena egingo du eta bigarren paragrafoarekin jarraituko du. Prozesua errepikatzen da irakurmena denon artean bukatu arte.


Kontakizun atomikoa: Madame Curie eta erradioaktibitatea


Marie eta Pierre Curie
Marie eta Pierre Curie
Jaio nintzen Marja Sklodowska izaten, Varsovian (Polonia), 1867an. Txikitatik zientziazale amorratua izan nintzenez, ahal izan bezain laster, Parisera abiatu nintzen garai hartako Unibertsitate ezaguneneruntz: Sorbona. Han nire senarra izango zena ezagutu nuen, Pierre Curie, eta elkarrekin Fisikan pil pilean zegoen gaia ikertzen hasi ginen: erradioaktibitatea, elementu batzuen atomoak deusesten direnean gertatzen den fenomenoa.

1896an uranioa aurkitu zen, erradiazioak igortzen zituen lehendabiziko elementua, beraz, gure garaiako eskuragarriena zen uranioaren iturria hartu, pechblenda, eta ikerketari eman. Laster egiaztatu genuen minerala honek botatzen dituen erradioazioak oso gogorrak zirela, uraniokoak baino azkoz handiagoak. Honek pista eman zidan beste elementu ez ezagunak egon behar zirela pentsatzeko, hau baino erradioaktiboagoak.. Urtez mineral honen tonak erabili genituen Zientziarako bi lementu berrien oso kopuru txikia ateratzeko: polonioa (nire jatorrizko Herrien izena eman nion) eta radioa. Hori zela eta, Nobel sariaeman ziguten 1903an.

1911an bigarren bat etorri zitzaidan, baina nik bakarrik hartu nuen, nire Pierre maitea istripu batean hil zelako. Hala eta guztiz, nire ikerketekin jarraitu nituen eta 1914an Curie Institutoa sortu nuen. Garai hartan ez nekien erradiazioak zein kaltegarriak ziren , ezin nuen imaginatu zelulak hondatu zituela eta mutazioaksortzeko eragiletariko bat zela. Erradiazioez inguratuta bizi nintzen beti, baina nire aurkikuntzetako grinak opari hilgarria onartarazi ninduen. Radioa behar nuen eta gramo bakar bat lortzeak 100.000 dolar balio zuen, benetako dirutza. EEBBetan gramotxo bat oparituko ninduteela ezagutu nuenean, zalantzarik gabe beren bila joan nintzen.

Radioaren gramoa
Radioaren gramoa
1921eko maiatzan, Etxe Zurira abiatu nintzen Buruaren eskuetatik hartzeko. Beruneko kutxatxo batean zegoen eta Pittsburgeko lantegian atera zuten. Aste batzuk berarekin bidaiatu nintzen itsasontzian, altxorra izango balitz bezala zaintzen. Radio honek nire gaixotasuna bizkortu zuen eta leucemia-k jota bukatu nuen. Ze paradoxa! Gaur egun erradioaktibitateak medikuntzan hainbat erabilera probetxugarriak dituen! 1934ko uztailaren 4an mundu honetara joan nintzen...beno, nire bi alabetariko batek lan egiten jarraitu zuenez, nolabait bere bihotzean ere bizitzen jarraitu nuen nik. Alabak elementu erradioaktibo gehiago aurkitu zituen, nire Institutoa gai honetan aurrendari eta bultzatzaile bihurtuz.

Gaur egun zuekin egotea pozik egongo nintzateke, zuen garaian erradiaoktibitateari buruzko den dena jabetzeko. Tristatzen nau gudetan fisio nuklerratik ateratako erradiazioaren erabilpenez pentsatzeak ( bonbak eta saiakuntzak) , baina esan didate energia ugari sortzeko ere baliogarria dela ( zentral nuklearra)eta, bai industrian, bai zientzian, hainbat eta hainbat erabilerapositibo dituela ere bai, hala nola, aintzinako objetu eta fosilen datazioan, material berrien fabrikazioan, minbiziaren tratamenduan, erradiografietan, arte-lanak babesteko edo kutsatzaileen detekzioan, besteak beste.

Ez beldurtu, zuen inguruan dago eta. Etengabe jasotzen dugu eguzkitik eta eguneroko bizitzan aurkitzen da, arnasten dugun airean, uran edo elikagaietan, gure planetako elementuen isotopo batzuetan presentea dagoelako: tritioa, radonaedo karbono 14. Gizakiak bideratzen ikasi behar du eta ni oso harro nago nire lanaren ekarpenarekin.

Eta horretaz ari garela, radioren gramoak erradioazioak igortzen jarraitzen ditu ...eta 20.000 urte emango ditu "amatatu" arte.




Orain, taldeka, testuan dauden estekak analizatuko dituzue definizio komuna lortu arte:

  • Erradioaktibitatea
  • Elementu erradioaktiboak
  • Mutazioa
  • Leuzemia
  • Fizioa nuklearra
  • Natur-erradioaktibitatea
  • Zentral nuklearra
  • Bomba atomikoa
  • Erradioaktibitatearen erabilera positiboak

Egin ondoren, ikasgelan ere guztien artean eztabaidatu.



12. JARDUERA: NIRE KONTAKIZUN ERRADIOAKTIBOA


Nola: nork berea
Denbora: 60 minutu + etxeko lana



Madame Curiek bere historia kontatu digu. Orain zuri dagokizu kontakizun erradiaoktibo bat egitea. Irakurri duzunez, gai interesgarri asko daude informazioa hartzeko eta idazteko. Hurrengoak proposatzen dizkizut:


  • Energia nuklearraren guerra-erabileak: bonbak, saikuntza nuklearrak...external image 17-atomselectrons.jpg

  • Erabilerak Medikuntzan eta Zientzian

  • Energia nuklerra

  • Nuklear hori komunikabideetan: zinema, komikiak, abestiak...

  • Natur-erradioaktibitatea: eguzki-erradiazioak...mutazioak eta eboluzioaren harremana


Kontakizuna folio batekoa izan behar da eta modu honetan antolatuta:


1- Aukeratutako gaiaren informazioa

2- Historia pixka bat

3- Zure iritzi pertsonala ( alde eta kontra)

4- Ikus-elementu batzuk (irudiak, eskemak, argazkiak...)


Madame Curie-ren testuan dauden estekak erabili ahal dituzu edo zuk zeuk aurkitzen dituzuen beste batzuk.


Amaitzen duzunean, zure irakasleari eman, berak errubrika honen bidez baloratzeko.

Lana bueltatu dizuenean, kideen artean elkartrukatuko duzue. Bi aukeratu ( gai desberdinekin), irakurri eta komentarioak egingo dizkiezu, baita hobetzeko proposamenak ere. Gero, bere egileekin komentatuko duzu.



external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Kontakizunak ikasgelako bloga edo wiki batean bildu ahal dira. Era honetan, lanak elementu multimediekin aberastuta gera daitezke eta komentarioak zuzenean egin ditzakete ikasleek.



NAHIAGO NAHI?








13. JARDUERA: KONTZEPTU-MAPA OSOTU
Nola: talde finkoa
Denbora: 30 minutu



external image concept_map1.gif

Gaiaren hasieran egin zenuten kontzeptu mapa gogoratzen duzue? Ziru orain askoz gehiago jdakizue. Egin proga!

Zuen mapa berreskuratu eta ezaguera berriekin osotu. Gaineratu, nahi baduzue, beste karta batzuk , berregin, kontzeptuen arteko harremanak aldatu, irudiak edo argazkiak jarri...