3. ATAZA: ORDENATU, MESEDEZ

“Mundua zientziaz, egiaz, industriaz, senidetasunez, Naturarekiko laguntasunez beteko duen garaia helduko da” Dmitri Mendeléyev



JARDUERAK:

external image Calcetines+tabla+peri%C3%B3dica.jpg

7. Ordena Kimikan

8. Elementuen karta-sorta

9. Erakusketa periodikoa

10. Datuen analisia

Ikas-kontrola


7. JARDUERA: ORDENA KIMIKAN

Nola: talde finkoa

Denbora: 60 minutu



external image tabla_periodica_videojuegos_500.jpg

Ziur taula periodikoa ezagutzen duzuen, Kimikako ikurra ezagunetariko bat delako. Eta kopiatutagoa ere, ezkuinean dagoena, esate baterako, bideojolasez eraikita dago. Taula gehiagoa "el top 50 de las tablas periódicas" tokian. Baina, zergatik forma berezi hau? Sakontasunean ikasiko dugu.


Gai honi buruzko ikerketa egingo duzue Interneteko webhelbide hauetan eta bideoan:




Informazioa ondorengo galdesortari jarraituz antolatu:

external image es_elementos2.gif


1. Zein da elementu kimikoaren definizioa?

2. Materia osoaren % 99 sei elementuz osotuta dago, zeintzuk dira?

3. Antzinakoek oinarrizko lau elementu besterik ez zeudela pentsatzen zuten, zeintzuk ziren?

4. Zergatik izan zen beharrezkoa elementuak ordenatzea?

5. Zein da taula periodikoaren garrantzia?

6. Elemento bakoitzak bere toki du Taulan. Zeren arabera?

7. Zer da periodoa? Eta taldea? Zenbat daude?

8. Nor jotzen da taula periodikoaren "aurkitzailea"?

9. Lantanidoak eta aktinidoak zer dira?

10. izendatu bi elementu alkalino, bi halogeno eta bi gas noble

11. Izendatu hiru metal, hiru ez metal eta semimetal bat. Zeintzuk dira beren ezaugarri nagusiak?


Bukatu eta gero, gorde galdesorta. Irakasleak 1. errubrikarekin ebaluatuko du



8. JARDUERA: ELEMENTUEN KARTA-SORTA

Nola: talde finkoa

Denbora: 60 minutu


Orain taula periodikoaren antolakuntza hobeto ezagutzen dugunez, jolastera goaz!

Esteka honetan dagoen taula periodikoa A3 tamainuko fotokopia batean haunditu. Moztu elementuak kartak izango balira bezala, "laukitxoetan". Karta-sorta ondo nahastu eta taldekideen artean banatu.

Era berean, beste A3ko orri haunditu batean taula periodiko hutsa kokatu. Hau jokoaren mahaia izango da.

Segituan berreraikitzen saituko gara. Ikasle bakoitzak karta bat kokatzen joango da, txandaka. Kokatzerakoan, besteei zein den eta zeintzuk diren bere ezaugarri nagusiak komentatuko dizkie.

H edo He izanez gero (soilik dauden elementu bakarrak) , jokoa hasiko du pertsona horrek. Hurrengoa edo hurbilagoa den zenbaki atomikoko karta duenak jarraituko du. Txanda heltzen bazaio eta jartzeko elementurik ez badunak "paso" egingo du.


Irabazlea: denbora gutxien taula beteko duen taldea


9. JARDUERA: ERAKUSKETA PERIODIKOA

Nola: talde finkoa

Denbora: 120 minutu




Kimika gugandik oso hurbil dago. Demostratzeko, 12 eguneroko elementuen erakusketa montatuko duzue. Talde bakoitza 3 elementuz arduratuko da eta beren ezaugarri nagusiekin hau bezalako fitxa bat , A3 tamainukoa, beteko du. Bestalde, gure ingurunean dauden elementu horietako 2 materiala ekarriko ditu: objetuak, elikagaiak, botikak, garbigarriak...edota argazkiren bat beren industria-erabilerekin.


Erakusketa ikastetxeko pasabidean edo sarreran jar daiteke, aste osoko atsedenaldietan bisitatu ahal izateko moduan. Bisitariek balorazio-galdesorta txiki bat beteko dute, gero, emaitzekin, estatistika bat egiteko. Aurrera!

Elementuak: K, Mg, Ca, Fe, Cu, Al, C, Si, Pb, S, F, Na ( gaineratu zure gustoko beste elementu bat, nahi baduzue)

Elementuen erabilera eta Informazioa biltzeko, bere izena bilatzaile batean klikatzerakoan nahiko (Google). Informazio ugari duten beste Weborri batzuk:

http://i.imgur.com/AKp3r.jpg
http://i.imgur.com/AKp3r.jpg


Erakusketarako galdesortaren adibidea

  • Erakusketa gustatu zaizu?. Baloratu 1etik 10era

  • Zeozer ikasi duzu? Bai / Ez

  • Zer da gehien gustatu zaizuna?

  • Zer hobetuko zenuke?

  • Mesedez, ideiak eman hurrengo erakusketa baterako



external image 120px-WWW_logo_by_Robert_Cailliau.svg.pngI love atom 2.0

Erakusketa elektronikoa ere montatu ahal duzue argazkiekin Flirck -ean. Adibide bat

Argazkiak nahi duzuen informazioarekin estekatuta egon daitezke.



10.JARDUERA: DATUEN ANALISIA

Nola: talde finkoa

Denbora: 120 minutu



Bhin erakusketa bukaturik, gure lanaren balorazioa aztertuko dugu. Galdesorta bildu eta taldeetan banatu modu orekatuan.

external image bar-graph.gif

Talde bakoitzak, adibidez, kurtso desberdinetako iritsiak bildu ahal ditu. Irakasle eta familien ebaluazioak ere banatuko dituzue.

Emaitzak taula batean deskargatu eta gero, analisia egin behar da ondorioak ateratzeko.

Amaitu duzuenean, talde bakoitzeko lana komunean jarri eta klase osoko eztabaida sortaraziko duzue hurrengo erakusketak hobeto antolatzeko balio izango zaizuelako. Datu guztiak txosten batean bildu eta Zuzendaritzari eraman.

Emaitzak grafika edo diagrama batean ere irudikatu ahal dituzue. Gogoaratzeko hurrengo Webhelbidea kontsultatu:tema 5, “gráficos estadísticos”




Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa.




GEHIAGO NAHI?

Hona hemen Taula berria



Umore pixka bat "sistema peryodico"-an:


external image es_elementos.gif